Skip to main content

Pertsonaiak

Trapujale
Trapujale

Trapujale

Asmatutako pertsonaia da. Itxura berezia du: zati gizaki, zati behor, zati betizu. Trapujale ihauterietako pertsonaia nagusia da, baina aldi berean, lezoar guztiak gara Trapujale. Trapujale pertsonaiak lezoar guztien izpiritua sinbolizatzen du.

Lezo nekazal herria zen. Garai batean izurrite eta eguraldiaren gora beheren ondorioz uzta txarrak izaten ziren. Uzta txarren ondorioz, gosetea pairatzen zen herrian. Inguruko herriak ordea (Hondarribia, Pasaia, Errenteria) arrantza eta errentak zirela medio aberatsagoak ziren.

Inguruko herrietako biztanleek Trapujale deitzen zieten lezoarrei, hain txiro izanik eta hainbesteko gosea zutela, trapuak ere jaten zituztela argudiatuz.

Trapujale zintzoa eta baketsua da. Jaizkibel mendian bizi da kobazulo batean. Urtero ihauteriak ospatzera Lezora jaisten da. Lezoarrek asko maite dute eta ihauterietako lehen egunean (ostegunzurin) bere bila joaten dira mendi magalera musika, bandera, joaldun, etab.ekin.

Marinazkane sorgiña
Marinazkane sorgiña

Marinazkane sorgina

Jaizkibelgo beste kobazulo batean bizi den sorgina da. Dohaia berezia du: ekaitzak eta enbatak aurreikus ditzazke. Honela, hauek gertatu aurretik, artzainak abisatzen ditu bere ardiak babesean jar ditzaten.

Zirikuak
Zirikuak

Zirikuak

Zazpi dira eta Marinazkaneren morroiak dira. Honen agindupean bizi dira. Beti aurpegia estaliaz agertzen dira. “Ziriku” hitza zirikatzeko duten abileziatik dator.

Ziriku bakoitzak bere izena du eta hauek Jaizkibel mendiko toponimiatik jasotakoak dira. Munttar ziriku nagusia da; eta besteak Sats (Sahatsa), Let (Lete), Ixku (Ixkulin), Tiñel (Tiñelu), Sumi (Sumillondo) eta Aller (Allerru) dira.

Epailea
Epailea

Epailea

Asteartebeltzen ospatzen den epaiketan eta herio-bidaian agertzen den pertsonaia da. Ihauterien bukaera adierazten duen urteroko azken epaia ematen du.

Aguazila
Aguazila

Aguazila

Epaiketan eta herio-bidaian egiten du bere agerpena. Epailearen agindupean, epaiketan ordena jartzen saiatzen da.

Trapujaleren defendatzailea

Epaiketan herritar batek Trapujale defendatzen du. Epaiketa honetan beste herritar batzuk ere parte har dezakete, lekuko bezala, Trapujale defendatzen: Sahatsako Manuela artzaina, Trapujalez jantzitako herritar bat(zuk)…

Artzaiak
Artzaiak

Artzaiak

Nahiz eta istorian azaldu, inauteritan ez dira agertzen.

Trapujaleak
Trapujaleak

Herritarrak (“Trapujaleak”)

Lezoko herritarrak, ihauterietan parte hartuz, istorioaren parte dira. Bere trapu jantziarekin Trapujaleri ostegunzuriko ongi etorria emanez, ostiraloriko barrikotean parte hartzen edota asteartebeltzeko epaiketan Trapujalen defentsan oihu eginez.