Skip to main content

Gaur egun...

Egun bakoitzean Lezon errotatuko ihauteriekin lotuta dauden ekitaldiak antolatzen dira. Dena den, hauetatik kanpo ere, beste ekintza batzuk ere burutzen dira.


Ostegunzuri

Ostegunzuri
Ostegunzuri

Lezoarrak Martizkone baserri aldera joaten dira bandera txuriekin, musika banda, trikitilari, joaldun, etab.ekin batera Trapujaleri ongietorria ematera.

Herritarrak, eskutan zuziak dituztela, Trapujalekin batera plazara iristen dira kalejiran, musika bandak Trapujalen jeitsiera jotzen duela. Minutu batzuk lehenago plaza ilunpetan gelditzen da, kanpain hotsak eta ahotsak entzuten direlarik.

Trapujalek, plazara iristean, agurra irakurtzen du.

Herritarrek ihauterietako dantza (Trapujalen dantza) eskaintzen diote.

Trapujale oroigarria ematen da. Oroigarri hau herriko ihauterietan, eta bereziki Trapujalen inguruko ihauteriak bultzatzen, lagundu duen talde edo herritarei ematen zaie.

Ondoren, udaletxeko balkoitik arranpuila egiten da (urrak eta intxaurrak botatzen dira plazara).

Bukatzean, trikitilariek plaza girotzen dute, eta bitartean herritarrak Trapujale eta pertsonaia desberdinengana hurbiltzen dira beraiekin argazkiak ateratzeko.


Ostiralori

Murixka dantza taldeak sorgin dantza eskaintzen du. Bertan, Marinazkane sorginak eta zirikuek herriaren aurrean dantza egiten dute.


Larunbatgorri

Egun honek aldaketak jasan ditu urteetan zehar.

Hasiera batean egun honetan egiten zuten sorginak eta zirikuek beraien lehen agerraldia herrian, eta kalejira bat egiten zen herrian zehar. Tamalez, lezotarrak ondoko herrietara joaten ziren beste ihauteriak ikustera eta indarra galtzen joan zen. Gero, agerpen hau ostiralera pasa zen (aipatu den bezala).

Gaur egun larunbatgorrin hainbat ekitaldi egiten dira (desfileak, bazkariak…); berindartu nahi den eguna da, baina ekintza hauek ez dute zuzenean Trapujalerekin zerikusirik.


Igandeubel

Marinazkane eta zirikuak igande eguerdian kalera irteten dira, gaiten laguntzaz, tabernaz taberna dantzan eta koplak abestuz.


Astelenarre

???


Asteartebeltz

Trapujaleren burua sutara bota ondoren, zirikuak dantzan
Trapujaleren burua sutara bota ondoren, zirikuak dantzan

Plazan epaiketa egiten da, antzerki moduan; herio-bidaia egiten da herrian zehar; eta berriro plazan, epaiketari amaiera emateko, Trapujaleri burua mozten zaio; udaletxeko balkoitik zaku barruan dagoen burua erakusten da herriaren aurrean eta gero burua sutara botatzen da, Zirikuen zortzikoa entzuten den bitartean; herritarrek dantzatu eta zirikuek su inguruan oihuka eta dantzan ibiltzen dira beraien poza adieraziz.

Orduan, Trapujaleren agurra entzuten da. Azkenik, txorizo eta saltxitxoi otartekoak banatzen dira herritarren artean, eta ihauteriei amaiera ematen zaie.